Autobusak antolatu dituzte bihar Bilbora joateko

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 6a, 02:00

Bihar manifestazioa izango da Bilbon, euskal preso politikoen defentsan, Ibaetako Foroak deituta. Manifestazioa arratsaldeko 17:00etan aterako da Aita Donostia plazatik eta Hernaniko Etxeratek jakinarazi duenez autobusak antolatu dituzte bertara joateko. Txartelak Rioja eta Garin tabernatan daude salgai. Autobusak arratsaldeko 15:00etan aterako dira Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!