Bildu Hernani plataformak Rekondok aurrekontuen gainean emandako erantzuna salatu du eta ´2006ko aurrekontuak bazterketaren aurrekontuak` direla azpimarratu du. BHren hitzetan ´zuhurtasun gehiago` beharko luke alkateak, ´Rekondo jaunak gogoratu beharko bailuke udal korporazio antidemokratiko bat zuzentzen duela, eta jabetu beharko luke bera alkate dela Hernaniko lehen indar politikoa ilegalizatua izan delako`. Ilegalizazio egoeratik ´probetxua ateratzen` ari dela leporatu dio BHk Rekondori eta uste du ´guzti horrek nahikoa beharko lukeela Rekondo jaunak bere hitzak hobeto neurtzeko`.
Horren harira, BHk dio behin eta berriz egin dituztela ´ilegalizazio egoera gainditzeko saiakerak` eta sarritan zuzendu direla udalean dauden talde politikoengana ´gure herrian bizitza politikoa demokratizatzeko urratsak ematen hasteko`. BHk azpimarratu du ´azken saiakeran gutun bat igorri genien udaleko alderdi politikoei. Isiltasuna izan da erantzuna. Rekondo jaunak oraindik ez du erantzun gurekin biltzeko egin genion gonbidapenari. Jarrera horrek beste behin nabarmen uzten du Rekondoren gogo falta bizi dugun egoera antidemokratikoa gainditzeko`.
Beste aurrekontu eredu bat
BHk prentsa oharrean dio beste aurrekontu eredu bat defendatzen duela berak ´herritarren kezkak, beharrak eta aportazioak jasoko dituztena. Herritarren partehartzea bermatuko duena, non lehentasunak denon artean jarriko diren`. BHren iritziz Hernanik aurrekotu ´aurrerakoiagoak` behar ditu eta bere hitzetan horregatik eman dio ezezkoa 2006ko udal aurrekontuei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!