Arratsaldean hiru errege magoak kalean ibiliko dira

Kronika - Erredakzioa 2006ko urtarrilaren 5a

Gaur, Errege bezpera, hiru errege magoen bisita jasoko du Hernanik, bertako kale eta etxeetan barrena. Bi karrozek osatzen dute kabalgata eta arratsaldeko 18:00etan aterako da Antziolatik, txistulariek eta musika bandak lagunduta. Kabalgataren ibilbidea izango da: Antziola, Elkano, Latsunbe, Zinkoenea, Txirrita, Elkano, Gudarien plaza, Kardaberaz, Zinkoenea, Kale Nagusia eta berriz ere Plazara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!