Martindegi auzoan urtea hasi bezain laster bertso afaria antolatzen du bertako auzo elkarteak, aurten zazpigarren aldiz. Jexux Mari Irazu eta Sebastian Lizaso arituko dira bertso kantatzen, hilaren 14ean, Gurutzeta sagardotegian. Antolatzaileek jakinarazi dute sarrerak dagoeneko salgai daudela, Oialume tabernan. Txartelak 25 euro balio du eta erosteko azken eguna urtarrilaren 12a da. Afaria iluntzeko 20:30ak aldera hasiko da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!