Berdintasun Kontseiluak antolatuta gizonentzako tailerra jarriko da martxan urtarrilaren 10ean. Labur esanda, bertan hitz egingo da gizon eta emakumeek jaso duten heziketa ezberdinaz eta identifikatzen saiatuko dira gizon eta emakumeen artean ematen diren desorekak, konponbidea emate aldera. Tailerra gizonezkoentzat da. Ibon Arrizabalaga de Mingo izango da gidaria. Izena emateko edo informazio gehiagorako deitu behar da 628 775 954 telefonora. Mezu bat ere bidali daiteke helbide elektroniko
honetara: ibion@yahoo.es.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!