Jai Batzordeak jakinarazi du datorren asteartean, hilak 10, bilera izango dela inauteriak prestatzeko. Bilera arratsaldeko 18:30etan hasiko da, Biterin. Bestalde, hilaren 13an amaituko da inauterietako kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea. Lanak Biterin aurkeztu behar dira eta irabazleak 300 euroko saria eramango du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!