Gazte Asanbladak irteera antolatu du datorren larunbaterako, hilak 7, eskiatzera. Irteeraren azken xehetasunak eta informazioa emateko bilera izango dute gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera Biterin. Era berean, talde honetatik jakinarazi dute oraindik txartela eskuratu ez dutenek, salgai izango dituztela bileran bertan, 30 eurotan (autobusa eta forfaita). Eski materiala ez duenak, eskiatzeko tokian alokatu ahal izango du. Irteera ordua 05:00etan jarri dute, Atsegindegitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!