Gaur txikienek emanaldi polita dute ikusteko eta baita parte hartzeko ere, Sandiusterri aretoan. Bertan izango da Betizuak izar artean ikuskizuna, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ikuskizunak musika eta antzerkia uztartzen ditu, Betizu eta bere lagunak protagonista dituela. Emanaldia 10 urte arteko haurrei zuzendua da eta ordubete inguru iraungo du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!