Joan den larunbatean irabazi zuten finalaurreko bigarren partidua Galarretan Zeberio II eta Auzmendik eta finalean dira. Aurrean Altuna II eta Urrutia zituzten, eta aurreko partiduan ez bezala, nahiko erraz gailendu ziren gorriak. Finala urtarrilaren 14an izango da Galarretan eta jokatuko duen beste bikotea Ezkurra-Ion eta Bitoria-Lizaso kanporaketatik aterako da. Lizasok hala ere, lesio bat du eta aste honetan bertan ikusiko da jokatu ahal izango duen edo ez.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!