Txistorrada eta festa gaur Kaxkoan eta auzoetan

Kronika - Erredakzioa 2005eko abenduaren 18a

Santo Tomas datorren asteazkenean ospatzen da baina festa gaur antolatu dute Hernaniko zenbait lekutan. Plaza Berrin, eguerdian, txistorra pintxo eta bokadilloak izango dira edanarekin lagunduta, eta arratsaldeko 18:00etarako erromeria antolatu dute. Orkolagan, goizeko 11:00etatik aurrera sagardo dastaketa, txistorra eta gaztainak probatu ahal izango dira; eguerdian trikitixa eta arratsaldeko 16:30etan kontzertuak izango dira: El Furu, Orreaga778, Suburbio eta Afonia taldeekin. Sorgintxulon, eguerdiko 12:00etan, txistorra prestatuko dute auzotar guztientzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!