Atletikorekin ezin baina La Salle erraz gainditu zuen Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 2a, 02:00

Urte Zaharra Torneoan partidu bat galdu eta bestea irabazi egin zuten hernaniarrek, liga hasierari begira joko puntua hartzeko balio izan duen torneoan. Ostegunean, Atletiko SS izan zuten aurrean eta donostiarrek irabazi zuten 61-64. Ostiralean, berriz, erraz nagusitu ziren hernaniarrak 31-71, bost jokalarirekin etorri ziren La Salleko taldearen kontra. Udaberri Txapelketa jokatu dute orain artean hernaniarrek eta liga hilaren 21ean hasiko dute Irunen. Federazio ligan 12 taldeko bi grupo osatu dituzte eta talde bakoitzeko lehen 5 taldeek jokatuko dute datorren denboraldian lehen mailan. Hernanik datorren denboraldian lehen mailan jokatzea izango du helburu, baina, horretarako lana gogotik egin beharko dute. Ibon Ocaña entrenatzaileak uste du lortu litekeela helburu hori, eta taldeak zer hobetua baduela badio ere, lanerako gogo haundia dutela nabarmendu du entrenatzaile donostiarrak. Beste kategoriatan infantil eta alebinek jokatutako bi partiduak irabazi zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!