Gazte Asanbladak eskiatzera irteera antolatu du Luz Ardidenera, datorren larunbaterako, urtarrilak 7. Alpino eskiatzera antolatu dute irteera. Gaur da txartelak erosteko azken eguna, Garin, Goiz Argi eta Tripontzi tabernetan. Txartelak 30 euro balio ditu eta autobusa eta forfaita sartzen dira prezio horretan. Informazio gehiago emateko bilera asteazkenean egingo da, 19:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!