Kantu, bertso, musika eta festak eman zioten amaiera 2005 urteari

Kronika - Erredakzioa 2006ko urt. 2a, 02:00

Ostiralean Kantuzek eta Bandak lepo bete zuten Milagrosa eta atzo erronda jendetsua izan zen kalez kale.

Urteari bukaera kantu, bertso eta musikak eman diote Hernanin, urteroko moduan. Ostiralean Kantuz Abesbatzak eta Musika Bandak kontzertua eman zuten Milagrosan eta lepo bete zen ermita txikia. Hasieran abesbatzak eta bandak aparte eskaini zituzten zenbait obra eta bukaeran biak batean aritu ziren, argazkian ikusi litekeen bezala. Larunbatean, berriz, Urte Zaharretako erronda ibili zen kalez kale trikitixa, eta kopla zaharrak eta berriak kantatzen. Sandiusterrin hasi zuten erronda eta Andre Kalean behera eta Kale Nagusian gora bukatu zuten, tabernaz taberna eztarria ondo berotuta. Aurtengo errondan jende askok hartu du parte. Bestalde, goizaldeko orduetan ere, jendea erruz ibili zen Hernanin, Urte Zahar egunak parrandarako giroa berekin baitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!