´Erosterakoan produktuen itxurari baino erabilerari erreparatu behar zaio`

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 31a, 02:00

Kontsumo arduratsuaren inguruko jokoak egin dituzte ikasleek.

uDALAK aktibitateak antolatu ditu Gabonetan haurrentzat. Ingurugiro Zerbitzuak bideratuta aste honetan kontsumo arduratsua bultzatzeko jolas batean aritu dira Lehen Hezkuntzako 30 bat ikasle. Tribial moduko bat izan da eta bertan gaiarekin lotutako jolas eta frogak gainditu behar izan dituzte. Ingurugiro teknikariaren esanetan asmoa zen konturatu araztea erosterako garaian arreta gehiago jarri behar dela: plastiko asko duten produktuak baztertu, erabilerari erreparatu itxurari baino gehiago, eta abar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!