Lagunarteko hiru partidu gaur Landaren

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 31a, 02:00

Lagunarteko hiru partidu jokatuko dituzte Hernaniko gazteek gaur Landaren. Jubenil eta infantil mailan Iruñako La Unica taldeen kontra jokatuko dute eta alebin mailan Hernani A eta Bk neurtuko dituzte indarrak. Gaur, goizeko 11:00etan. Bestalde, ostegunean jokatu zuen nagusi mailan Hernani Bk euskal ligan eta 5-29 galdu zuen Bera Baera B taldearen kontra.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!