HIRIGINTZA Batzordea izan zen atzo Udaletxean. Batetik hitz egin zuten Sagastiyan egitekoak diren 300 babes ofizialeko etxebizitzetaz. Onartu zuten etxebizitza horiek egiteko urbanizazio proiektua eta exposizio publikoan jartzea, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Etxebizitzak egiteko terrenoa urbanizatzen 2006ko aurreneko 6 hilabeteetan hasiko direla azaldu du Iñaki Arratibelek. Etxebizitza berak eraikitzeko proiektua ere onartu beharko da eta 2006an eraikitzen hasiko dira. Hala ere etxebizitzak egitea Eusko Jaurlaritzaren esku dago.
Zinkoeneako obrak
Beste puntu bat izan zen Zinkoeneako kiosko inguruan egitekoak dituzten obrak. Asmoa da kioskoa aurreraxeago jartzea, autobus parada txukuntzea eta kontainerrak lur azpian jartzea. Obra hauek 2006an egingo dituzte eta aurrekontuetan ere sartuta daude.
Batzordean baimena eman zuten Zikuñagako Papeleran depuradora eraikitzeko obretarako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!