Hernaniko 154 ikasle aritu dira loreak aldatzen Nere Borda parkean, beren atxur eta guzti jo eta ke, argazkian ikusi litekeen bezalaxe. San Jose loreak jarri dituzte Nere Borda barruan eta inguruetan eta Manu Iradi herriko lorazaina izan dute gidari aurten ere, herriko gazteek.
Hi! Hernani eta Ingurumena programaren barruan, landaretzaren gaia izaten dute lehen hezkuntzako 5garren mailako ikasleek, eta horren bueltan aldatzen dituzte loreak. Ikasleek adierazi dute oso gustora aritu direla lantegi honetan eta urtean zehar joango direla San Jose loreak nola hazten ari diren ikustera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!