Xabi Prieto eta Rafafa Portun.

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 31a, 02:00

Portu eta Elizatxo auzo elkarteek antolatuta Eguberritako ekitaldiak egin dituzte Portuko auzo elkarteko lokaletan, auzoetako gazteenentzat. Ostegunean Xabi Prieto Errealeko jokalariaren bisita izan zuten auzoko gazteenek eta berarekin argazkiak atera eta firmak lortzeko aukera izan zuten. Prieto auzora eramatea Jon Loranen bidez lortu dute eta auzo elkarteek eskerrak eman dizkiote, Hernaniko Klubeko kideari. Bestalde, Rafafa magoa ere izan zen joan den ostegunean Portun eta gazteenek gustora eta aho zabalik ikusi zuten bere magia ikuskizuna.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!