Hutsik egin gabe ‘Incansables’ txarangak emango dio aurten ere ongi etorria urte berriari

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 31a, 02:00

urte berriari hasiera Incansables txarangak girotuta ematea ohitura bihurtu da dagoeneko Hernaniko kaleetan. Gaur gauean ere ez dute hutsik egingo eta eguraldiak laguntzen badu jende dezente bilduko da, Kale Nagusian gora Kardaberazen behera, Incansables txarangak jotako abestiekin dantzan. Ez da San Joanetan adina jende biltzen gaur gaueko txarangan baina girotxoa sortzeko adina bai. Euskal piezak, swinga, salsa, mejikanak, denak ere dantzatzeko modukoak. Gaur goizaldeko 01:30etan aterako dira. Bestetik Apeadero tabernan Aritz Sound System ariko da musika beltza jartzen gau osoan zehar. Reggae, rap, funk, soul, afro-brasildar erritmoak... entzuteko aukera izango da. Play aretoan ere Urte Zaharretako festa antolatu dute musika jartzaileekin gau osoan zehar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!