KULTUR ekintzez beterik etorri da urtarrila, urte berriarekin batera. Talde ezberdinen eskutik, eskaintza zabala antolatu dute Hernaniko Udalarekin elkarlanean, gaurtik hasi eta hilaren bukaera arte.
Errege Kabalgata
ostegunean
Gaur ipuin kontaketa izango da eta bihar berriz Betimu ikuskizuna txikientzat, Gabonak Jolasean egitarauaren barruan. Errege Kabalgata izango da hileko lehenengo ekintza nagusia. Datorren ostegunean, arratsaldeko 18:00etan aterako dira hiru errege magoak, erregaloz kargatuta.
Hilaren 9an hasi eta 13ra arte Biterin Askagintzak antolatutako erakusketa bat ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00ak Bitartean. Urtarrilaren 14an, hileko bigarren larunbata guztietan bezala, Kalez Kale Kantari ekimenak herriko kaleak alaituko ditu. abesti herrikoiekin
Txotx Eguna urtarrilaren 22an izango da
Urtarrilaren 22an izango da Txotx Eguna eta horrekin batera emango zaio hasiera Hernanin txotx denboraldiari. Baina horren aurretik egongo da zer ikusirik herrian. Gotzon Huegunek Biterin erakutsiko ditu bere eskulturak, urtarrilaren 17tik 31ra, Biterin.
Hilaren 21ean, larunbata, haurrentzat antzerkia izango da Markeliñe konpainiak antolaturik. Kartoibiraka izeneko obra antzeztuko dute kultur etxean, goizeko 11:00etan hasita. Urtarrila amaitzeko, Lizarrako Gaiteroen emanaldiaz gozatu ahal izango da urtarrilaren 30ean, hau ere Biterin, 19:30etan.
ZINE Klub saio berriak jarriko dituzte Biterin, azken urteetan bezala. Ekimen honek hirugarren edizioa du aurtengoa eta saio dezente antolatu dituzte aurten ere.
Guztira 12 emanaldi ikusi ahal izango dira Biteriko zine aretoan, iaz baina 2 saio gutxiago, baina duela bi urte baina 2 gehiago. Filme guztiak bereziak izango dira, kartelera komertzialetatik kanpokoak edo sari ospetsuak irabazitakoak. Filmeak ostegunetan jarriko dituzte, martxo amaiera bitartean, gaueko 22:00etan, eta sarrerak 3 euro balioko ditu.
‘Hierro 3’, hilaren 12an
Datorren ostegunean zortzi izango da lehenengo saioa eta Hierro 3 filma ikusi ahal izango da. Kim Ki-duk-en drama korear honetan behartsu baten eta ezkonduta dagoen modelo baten arteko maitasunezko historia azaltzen da. Urtarrilaren 19an eta 26ean berriz, La vida secreta de las palabras eta Flores Rotas pelikulak jarriko dituzte hurrenez hurren.
Zine Kluba martxan da berriro
Guztira 12 saio izango dira aurten, urtarrilaren 12an lehena.
608 lagun iazko 14 saioetan
Zine Klubak lehenengo edizioaren tiroiari eutsi zion 2005ean eta 608 lagun joan ziren 14 saioetara, bataz beste 43 pertsona saio bakoitzeko. Ikusleen artean arrakasta gehien izan zuten filmak Luna de Avellaneda, Diarios de Motocicleta eta Las Tortugas tambien vuelan pelikulak izan ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!