Kontzentrazioa gaur Etxeratek deituta

Kronika - Erredakzioa 2005eko abenduaren 30a

Etxeratek kontzentrazioa egingo du gaur Estatus Politikoa Orain. Euskal Presoak Euskal Herrira lemapean, 20:00etan, Plazan. Ondoren saskia zozketatuko da; errifak saltzen arituko dira Kixkaleko iskinean 18:00etatik aurrera. Bestalde, Etxeratek dei egin du urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaziora joateko. Autobusak Atsegindegitik aterako dira 15:00etan eta txartelak salgai daude Rioja eta Garinen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!