Elkartzenek prentsa ohar batean salatu du Udalak ez duela bonobusaren aldeko urratsik eman. Batetik gogorarazi dute 1.700 herritarren firmak aurkeztu zituztela eta mozio bat ere bai, eragile ezberdinen babesarekin, bonobusa eta bonobus soziala jartzeko Udal Aurrekontuen %2a gordetzeko.
Elkartzenek prentsa ohar batean salatu du Udalak ez duela bonobusaren aldeko urratsik eman. Batetik gogorarazi dute 1.700 herritarren firmak aurkeztu zituztela eta mozio bat ere bai, eragile ezberdinen babesarekin, bonobusa eta bonobus soziala jartzeko Udal Aurrekontuen %2a gordetzeko.
´Udalak borondaterik ez`
Elkartzenek dio EAJ-EA-EBk osatzen duten Udal Gobernuak bonobusarentzat dirua jartzeko prest daudela publikoki esan duela, baina joandako astean onartutako aurrekontuek ez dutela honentzat ´xoxarik` gordetzen. Elkartzenen iritzian hau iraina da: ´sinadura guzti hauei horrelako mesprezua egitea`.
Dio Udalak Diputazioa seinalatuko duela justifikazio gisa baina Donostiako kasua jarri du adibide gisa: ´Donostiako Udal Aurrekontuek diru kantitate bat gordetzen dute urtean honi aurre egiteko` azaldu dute. Horrez gain diote badakitela Hernaniko kasua diferentea dela ´Hernanitik igarotzen diren konpainiek beste herri batzuk ere igarotzen baitituzte...baina ezin da formularik sortu herri bakoitzak Donostiak egiten duen erara herritarren bonobusa ordaintzeko diru partidak bideratzeko?` galdetzen dute.
Mozioari erantzunik ez
Elkartzenek abendu hasieran mozioa aurkeztu zuen Udaletxean, ELA-LAB-ESK-Gazte Asanblada eta Ate Jokaren babesarekin, eskatuz Udal Aurrekontuen %2a bonobusa martxan jartzera bideratzeko. Beren hitzetan ´garraio publikoen erabilerak ez du egon behar gaitasun ekonomikoak baldintzatuta`. Elkartzenek dio ez dutela erantzunik jaso: ´Erantzunik ez al dugu merezi? Zer iritzi dute Udalean aurkitzen diren alderdi politikoek gure mozioaren aurrean? Zer iritzi du Gobernuko partaidea den Ezker Batuak?`.
Elkartzenek dio eztabaida aurrekontuak onartu baina lehenago egin behar dela, gaia kaleratuz eta herritarrak informatuz. Salatu du honen ordez aurrekontuak aurkeztu eta aste batzuen buruan goizeko 09:00etan onartu zirela, jendearen parte hartzearen beldur ´eztabaida antzuaren ondoren`. Horrekin batera dio ezin dela esan aurrekontuak parte hartzaileak direnik ´ez dugu aurrekontuen inguruan ezer entzun aprobatu ondorenarte` azaldu du.
Azkenik azpimarratu du aurrekontu parte hartzaileen eta herritarren alde egiten ez duten Udal Gobernu guztiek izango dutela Elkartzen aurrean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!