Portuko erreka txuri-txuri eginda zetorren atzo

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 30a, 02:00

ATZO eguerdian abisua jaso zuen Hernaniko Kronikak Portuko erreka txuri-txuri eginda zetorrelako. Udaletxeko Ingurugiro zerbitzuak jakinarazi du susmoa dela Urnietako enpresa batetik botatako isuri baten ondorioz etorri dela erreka zikina.

ATZO eguerdian abisua jaso zuen Hernaniko Kronikak Portuko erreka txuri-txuri eginda zetorrelako. Udaletxeko Ingurugiro zerbitzuak jakinarazi du susmoa dela Urnietako enpresa batetik botatako isuri baten ondorioz etorri dela erreka zikina. Ordu beteren bueltan errekak ´bere kolorea berreskuratu` zuen eta pentsatzen da bapateko isurketa izan dela, hau da, errekara golpetik bota zutela produktu kutsagarria. Udaltzaingoa ikertzen ari da isurketaren nondik norakoak. Diputazioko guarda ere jakinaren gainean dago.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!