Emakume bat 2004ko maiatzean Nafar kalean jasandako erasoaren inguruko testigu bila dabil

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 29a, 02:00

Salatu duenez, senide batek atzetik joan eta ostikoz jo zuen behin baino gehiagotan, gizonezko batzuk lagundu zioten arte.

Hernaniko emakume batek Kronikari salatu dio, 2004ko maiatzean senide baten erasoa jasan zuela Nafar Kalean, Dori taberna inguru horretan. Kalean zijoala, gaztea atzetik etorri eta ostikoka ekin zion, inguruan zeuden gizonezko batzuk joan eta lagundu zioten arte. Emakumeak Kronikari azaldu dio hanketan arazoak dituela geroztik, eta eraso horretako testigu bila dabil denuntziarekin aurrera egin ahal izateko. Badaki adineko bat eta gazte bat izan zirela lagundu ziotenak, eta inguruan jende gehiago bazela, baina, herio hartan ingurukoak nortzuk ziren ez zuela gogoan hartu esan dio Kronikari. Eraso horren testigu izan litezkeenak Hernaniko udaltzaingora jo lezakete. Erasoaren inguruan, emakume honek salatu du ez dela senide honek erasotzen duen lehenengo pertsona ´amankomunean dugun beste hirugarren bat ere jipoitu izan du`. Babesik eza Emakumeak salatu du horrelako erasoen aurrean babesik gabe sentitu dela bera. ´Ertzaintzan eta juzkatuetan ibili naiz baina, ez dut babesik aurkitu ez batean eta ez bestean`. Erasotzaileak egin lezakeenaren beldurra ere baduela salatu du emakumeak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!