Kantuz Abesbatzak eta Musika Bandak kontzertua bihar

Kronika - Erredakzioa 2005eko abenduaren 29a

Kantuz Abesbatzak eta Musika Bandak kontzertu sakroa emango dute bihar Milagrosa ermitan, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Guztira 11 kanta dituzte eskaintzekoak: lehen zazpi kantak Kantuzek abestuko ditu; hurrengo biak Musika Bandak joko ditu eta azkeneko biak abesbatzak eta bandak batean jo eta kantatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!