Zentroan ordu erdiz aparkatzeko 22 plaza berri

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 29a, 02:00

UDALAK aurrikusi du zentroan ordu erdiz aparkatzeko 22 plaza berri jartzea. Aparkamenduak dohainik izango dira. 14 plaza jarriko dituzte Urbieta kalean, taxi parada atzean eta Biteri atzekaldean. Beste 8 aparkamenduak Elkano kalean jarriko dituzte. Aparkamendu hauek denden ordutegia izango dute: goizeko 08:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Aparkamendu hauek ondo funtzionatzen badute gauza bera egingo dute Gudarien plaza, Atzieta, Izpizua eta Txirrita kalean. Antxon Costa zinegotziak proposatutako sistema honen asmoa da iraupen gutxiko aparkamenduei erraztasunak jartzea, aparkamendu bat kotxe batek baino gehiagok erabili ahal izatea, enkarguak egiteko. Proposamena Udaltzaingo eta Trafiko Batzordean aurkeztu du Antxon Costak. Orain 15 eguneko epea irekiko da bizilagunek alegazio eta proposamenak aurkeztu ahal izateko, onartu aurretik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!