Hilerriko sarrera txukunduko dute baina ez da nitxo eta panteoi gehiago egingo momentuz

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 29a, 02:00

Gaurko Gobernu Batzarrean eztabaidatuko da hilerriko obra hauek egitea eta kontratazio espedientea. Bestetik, Plenora joango da gaur 2005eko lan hitzarmena.

HILERRIA haunditzeko proiektuaz hitz egingo dute gaur Gobernu Batzarrean. Hilerria haunditzeko obra aspalditik eztabaidatzen ari den puntua da eta momentuz, aurreneko fase honetan, sarrera txukunduko dute batez ere. 2000garren urtean egindako hilerria haunditzeko proiektuak jasotzen zuen 150 panteoi eta 600 nitxo berri egiteko asmoa. Jose Antonio Cuesta, Herri Lanetako Zinegotziak adierazi du gaur egun ez dagoela hainbesteko demandarik eta jendeak gero eta joera haundiagoa duela gorputzak intzineratzeko. Cuestak dio hilerria haunditzekotan gaur egungo beharrei egokituta egingo litzatekeela, bigarren fase batean. 725.0000 euroko aurrekontua Hilerria hauditzeko aurreneko fase honek 725.000 euroko aurrekontua du. Zehazki egingo dena da sarrera urbanizatu eta bertan hiru eraikin berri jartzea: lurperatzailearentzat bulegoa eta orain arte ez zeuden zerbitzuetarako eraikin bat; bestea bi gorpu gordetzeko belatorioa; eta hirugarrena gorpuak garraiatzeko makina gordetzeko eraikina. Horrez gain, hilerriko bide nagusian dauden harri txintxarrak estali eta bidea asfaltatuko dute. Gerra Zibilean fusilatutakoen omenez jarriko den monumentuarentzat ere lekua egokituko dute. Monumentua aurrerago jarriko da. Obra hauek egiteko proiektua subastan kontratatuko da. Cuestak espero du bi hilabete eta erdian obrak hastea eta 6 hilabete irautea. Irailerako bukatuta egotea espero du beraz. Bigarren fasea Cuestak dio inkesta bat egin zutela bizilagunen artean eta 30 panteoi berriren beharra izan zela galdetegi horren emaitza. Beraz bigarren fase batean egingo lirateke panteoi horiek, intzineratutako gorpuentzako txokoak eta hainbat nitxo. Gobernu Batzarreko beste puntuak Gobernu Batzarrean hitz egingo da baita ere 2006ko lan egutegiaz eta Izeneder-Bentatxuriko bideako zorua berritzeko obrak kontratatzeko espedientea ere onartuko da. 2005eko lan hitzarmena Plenoa ere izango da gaur Udaletxean 10:00etan eta bertan hitz egingo da 2005eko Udaleko lan hitzarmenaz. Hitzarmen hau EAE mailakoa da eta urtean zehar eztabaidatzen aritu dira administrazioko ordezkariak politikoak eta sindikatuak, Eudelen bidez. Abenduaren 19ra arte ez dira adostasunera iritsi. Orain Udalek onartu beharko dute lan hitzarmena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!