UDALETXEKO Ingurugiro Sailak antolatuta eta Artelatzek bideratuta jolasten ariko dira gaurtik ostiralera Lehen Hezkuntzako ikasleak. Tribial moduko joko baten bueltan ariko dira, galdera, frogak eta jolasak eginez, denak ere kontsumo arduratsuaren inguruan kontzientzia har dezaten.
Gaur goizean LHko 3 eta 4garren mailako ikasleak ariko dira; eta bihar eta etzi, LHko 5 eta 6garren mailakoak. Goizeko 11:00etatik 13:00etara ariko dira jolasean, kiroldegiko frontoi ondoan dagoen jangela zaharrean.
Arratsalderako iragarritako jolasak bertan behera geratu dira, DBHko ikasleek ez dutelako izena eman.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!