Jon Garmendia isolamenduan sartu dute Seysse-n

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 28a, 02:00

Askatasunak prentsa ohar batean salatu du Jon Garmendia Txuria eta Ekain Rodriguez presoak isolamenduan sartu dituztela 10 egunetarako, Muret-Seysseko presondegian. Talde honek adierazi duenez Garmendiak euskal presoentzat estatus politikoa aldarrikatzen zuen kamiseta bat zeraman eta funtzionarioek kentzeko eskatutakoan uko egin zuen, orduan biluztu eta kolpatu zutela salatu du Askatasunak. Garmendia eta Rodriguez urtarrilaren 3an epaituko dituzte, euro agindua medio, eta abenduaren 30ean baraua egitekotan dira estatus politikoa aldarrikatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!