Bertso Lata aurrera dijoa eta bihar Jexuxmari Irazu eta Aitor Mendiluze entzuteko aukera izango da Zumardi jatetxean, afal ondoan. Afari txartelen bat oraindik bada salgai Tripontzi eta Oindi tabernetan, 20 eurotan. Bestalde aurtengo azken saioa urte zaharretako erronda izango da, Ohitura Zaharrak abesbatzaren eskutik. Irten nahi duenak 17:15etan du zita Plazan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!