‘Tximista’ txapeldun aurten ere, Kronika pelota txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 28a, 02:00

Joan den larunbatean jokatu zen Kronika Pelota Txapelketako lauterdiko finala eta iaz bezalaxe Josu Narbarte Tximista goizuetarrak irabazi zuen, finalean Josu Apezetxea 22-12 gaindituta. Apezetxea aurretik joan zen baina, Tximistak jo arazi egin zion, defentsa izugarriarekin. Hirugarren, berriz, Xabier Legarreta gelditu zen Mikel Ruiz de Galarretari 22-18 irabazita. Sari ematen Iosu Oiaga eta Oier Mendizabal aritu ziren eta argazkian lehenengo lauak eta sari emaileak ageri dira. Laster bi bitako txapelketarako izen ematea zabalduko da eta Kronikak emango du horren berri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!