Bertso jaialdi arrakastatsua Bertso Latan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 27a, 02:00

Joan den ostiralean egin zen Bertso Latako jaialdi nagusia, Hernaniko kiroldegia lepo betea zela. Jaialdi hasieran Antton Garin eta Julian Ezeiza Aterperi omenaldia egin zien Bertso Eskolak eta beren lana eskertu nahi izan zuten herritarrek. Argazkian bertsotan ageri da Aterpe, Garin ondoan duela eta Iturriaga, Arzallus eta Egaña atzean direla. Hurrengo saioa, ostiralean: bertso afaria Zumardin, Irazu eta Mendiluzerekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!