Alderdi popularrak ez ditu 2006rako aurrekontuak onartu, baina, abstenitu egin zen. Pedro Gandasegi zinegotziak nabarmendu zuen Gobernuarekin «adostasuna lortu duela babes ofizialak egiteko lurra erostean», eta PPren ustez hain zuzen ere «etxebizitza da Hernaniko gazte eta ez hain gazteen arazo nagusia».
Bestalde, Udalak urtero zenbait dirulaguntza ematen ditu garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak bultzatzeko. PPk laguntza horien gaineko kontrola zorroztea eskatu du. Gobernuak eskaria aintzat hartu eta konpromisoa hartu du gaia batzordean lantzeko.
Bestalde, Eguneko zentroari zegokion gaian ez da adostasunik izan PP eta Gobernuaren artean eta Gandasegik kezka agertu du Udalak onartu dituen zenbait dirulaguntzen gainean. Hala ere, aitortu du iazkoan ez duela irregulartasunik aurkitu.
PPk eta PSE-EEk kritikatu dute Aurrekontuak presaka eztabaidatu direla.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!