Alderdi Sozialistarentzat 2006rako egin zitekeen Aurrekontu hobea, baina, era berean iruditzen zaio konfidantza merezi duen Aurrekontua dela. PSE-EEk batez ere alde sozialean ikusten dio zer hobetua, eta hor zentratu ditu bere zuzenketak. Lau egin ditu eta lauak onartu zaizkio. Garrantzitsuena 300.000 euroko partida izan da, etxebizitzak egiteko lurra erosteko (berez, PSE-EEk 1.300.000 euroko partida eskatu zuen, Gas Hernaniko partizipazioa saltze trukean Udalak hartu duena). Jose Ramon Chicak adierazi zuen Udalak gaur egunean 750.000 euro dituela lurra erosteko, azken urteetako partidak pilatuta, eta 450.000 sozialisten eskariz lortu direla. Chicak kritikatu du Udalak azken bi urteetan ez duela lurrik erosi.
Alderdi Sozialistak eskatzen zuen beste puntuetako bat da herritarrentzat arreta-leku bat jartzea, herritar eta udalaren arteko harremanak arintzeko. Bai bulego berezi bat, eta baita interneten bidez gestio asko egiteko aukera jartzea ere. Ideia hori lantzeko 30.000 euroko partida sartu da Aurrekontuan.
Karabelen Renfe ondoan aparkalekua erabat bukatzeko partida haunditzea ere lortu dute sozialistek. Eta baita Energia berriztagarriak jartzeko politika udal erakin guztietan aplikatzea ere, bakar batzuetan jarri beharrean.
Bestalde, PSE-EEk kritikatu du ez dagoela enplegua bultzatzeko programarik eta berak orain dela 2 urte aurkeztu zuten proposamenak ez duela erantzunik jaso.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!