Olentzero joan zaigu... herri guztia pasata

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 26a, 02:00

Larunbat arratsaldean ume eta gurasoek plaza bete zuten Olentzerori harrera egiteko.

DENEI ekarriko zien ez dakigu baina Olentzero pasa behintzat pasa da Hernanin. Larunbatean jendetza zeukan zai Gudarien plazan eta herriko giltzak jaso ondoren, kale buelta egin zuen traktore gainetik gaztainak eta goxokiak boteaz. Aurretik dantzariak zijoazen eta inguru guztian ume eta gurasoak joan zitzaizkion, kaxkoari buelta eman arte. Bestalde, baserriz baserri ere ibili zen Olentzero, eta urteroko ohitura den bezala, koadrilatxoan lagundu zioten gainera. Etxe atarian gelditu, gabon kantak kantatu eta Mendiluze eta Anatx bertsolariak bertsotan aritu ziren. Izan zituzten laguntzaileak ere, normalean bezala.
Egun guztian ekintzak Larunbatean ekitaldiz josita izan zen eguna. Goizean ikastoletako umeek Olentzero atera zuten kalera eta kalez kale aritu ziren gabon kantak kantatzen. Parrokiko abesbatzak ere egin zuen kantu saioa kale bueltan, urtero ohi duen bezala, eta gauean Gabon Gaueko erronda izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!