Sari banaketa urtarrilaren 13an izango da, Txantxangorrin.
IGANDE honetan izan da Txantxangorriko XXVIIgarren txakur eta guztiko ehiza txapelketaren bigarren saioa (hilaren 11ean egin zen lehenengoa). Bi saioetako puntuak batuta Juan Mari Ugalde izan da aurtengo txapelduna 1.119 punturekin. Ugaldek hiru faisan, zazpi eper eta oilagor bat bota zituen guztira.
Bigarren Emilio Crespo geratu da, puntu bakar batera, bi faisan eta bederatzi eperrekin eta hirugarren Ibai Beraza, 914 punturekin. Berazak, bi faisan eta zazpi eper botata, jubenilen artean lehenengo postua lortu du gainera.
117 pieza, hogeitabost
ehiztariren artean
Guztira 25 ehiztarik hartu dute parte aurtengo edizioan eta 117 pieza bota dituzte (38 faisan, 78 eper eta oilagor bakarra.
Afaria eta sari banaketa
urtarrilaren 13an izango da
Txantxangorritik jakinarazi dutenez, sari banaketa urtarrilaren 13an izango da. Afaltzeko 20:30etan egin dute zita, parte hartzaile, juez eta laguntzaile guztiekin. Sariez gain, erosketa bono batzuk zozketatuko dira bertan ehiztarien artean eta baita epaileen eta lanean aritu diren guztien artean ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!