Punta puntako bertso jaialdia gaur kiroldegiko pelotalekuan

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 23a, 02:00

Punta puntako bertso jaialdia dago gaur Hernaniko kiroldegiko frontoian, gaueko 22:00etan: Maialen Lujanbio, Iñaki Zelaia, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Amets Arzallus eta Igor Elortza ariko dira kantuan, Gorka Toloxa gai jartzailearen esanetara. Bertso Lata barruko ekitaldi nagusi honen hasieran Antton Garin eta Julian Ezeiza Aterpe bertsolariei omenaldi txiki bat egingo die Bertso Eskolak eta herriko saioetan gehien ibili ziren garaiak eskertu nahi dizkien herritar taldeak. Saiorako txartelak gaur ere salgai izango dira 20:30ak arte Kitto, Aralar, Oindi eta Tripontzi tabernetan (bukatu ziren baina gehiago jarri dituzte) eta 21:00etatik aurrera pelotalekuan bertan, 5 eurotan. Antolatzaileek jakitera eman dute, berogailua jarriko dutela pelotalekuan gaur, egunotako hotzari aurre egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!