Programaren helburua

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 23a, 02:00

Euskaltegiko arduradunek azaldu dutenez, klasearen helburua da pertsona hauek euskararekin ´lehenengo kontaktua izatea`, gero, ikasten jarraitu nahi izanez gero, euskaltegiek eskaintzen dituzten gainerako klaseetara sartuko lirateke. Normalean lehenengo klaseetan saiatzen dira komunikaziorako hitz garrantzitsuenak ikasten eta beren artean askotan errepikatzen dituzte hitz horiek. Inguruko kulturaren berri ere ematen dute ´hori ere garrantzitsua dela uste dugu`, diote.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!