Bihar bertso saioa izango da frontoian 22:00etatik aurrera. Bertan izango dira Andoi Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Igor Elortza eta Iñaki Zelaia. Sarrerak salgai daude 5 eurotan Tripontzin, Oindin, Kitton eta Aralarren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!