Gazte Asanblada eskiatzera

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 22a, 02:00

GAZTE Asanbladak eskiatzera irteera antolatu du urtarrilaren 7an, Luz-Ardiden-era. Sarrerak 30 euro balio du (forfait eta autobusa) eta salgai daude Tripontzi, Goiz Argi eta Garinen, urtarrilaren 2ra arte. Janaria norberak eraman behar du eta materialik ez duenak aukera izango du alokatzeko. Talde honek gazte guztiak animatu ditu irteeran parte hartzea eta hilaren 26an egingo den bilerara azaltzeko, 19:30etan Biterin. Datozen ekintzetarako ardurak zehaztuko dira bileran.

Aitzol eta Roberto irabazle
Larunbatean mus txapelketa izan zen herriko hainbat tabernatan. Hogei bikote aurkeztu ziren eta Aitzol eta Roberto izan ziren irabazle.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!