IGANDEAN, Azpeitiako krosean 6 hernaniarrek hartu zuten parte eta Ixiar Urdangarin lehena iritsi zen bere kategorian, senior proban.
IGANDEAN, Azpeitiako krosean 6 hernaniarrek hartu zuten parte eta Ixiar Urdangarin lehena iritsi zen bere kategorian, senior proban. Horrela Gipuzkoako txapeldun izan da berriro ere atleta hernaniarra Goierri-Garaia taldearekin. Urdangarinek 25:17 egin zuen Azpeitian.
Eider Aldabe txapeldun
800 metrotan
Anoetako Belodromoan 17 urtez azpiko atleta onenen arteko txapelketa izan zen larunbatean eta bertan Eider Aldabe Gipuzkoako txapeldun izan zen 800 metrotan. Maitane Iruretagoienak bigarren egin zuen 60 metrotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!