Ilargi itsas-arrantza taldea Gipuzkoako erregulartasun ligan ondo

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 21a, 02:00

Ilargi itsas-arrantza taldeak bukatu du Itsaso-Kosta jaurtiketa modalitatean Gipuzkoako erregulartasun liga. Bertan 200 bat parte hartzaile izan dira eta horietatik 40-50 inguruk puntuatu dute. Puntuatu dutenen artean 25 eta 35 postuetan geratu dira talde honetako kideak. Modu honetan arrantza taldeak aurtengo denboraldiari amaiera eman dio eta babesle duten Bar Ilargiri eskerrak eman dizkiote bertako arduradunek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!