Peña Otaño museko txapeldun.

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 21a, 02:00

Elkarte arteko mus txapelketa jokatu da eta Peña Otañoko Luis eta Juanek irabazi dute. Bigarren, Karobiko Mikel eta Jose gelditu dira; hirugarren, Elizatxoko Julian eta Niko; laugarren, Peña Otañoko Eugenio eta Angel; bosgarren, Txantxangorri; seigarren, Zaharren Egoitza; zazpigarren, Gure Txoko; eta zortzigarren, Elizatxo. Etxeberriko elkartean jokatu da aurten txapelketa eta primerako giroa izan zuten joan den larunbateko sari banaketan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!