Udaletxean eta Kiroldegian eguzki plakak jarriko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 21a, 02:00

Udaletxean plaka fotoboltaikoak jarriko dituzte eta kiroldegian plaka termikoak. Gaur, plenoan eztabaidatuko da hitzarmena.

Udaletxeko teilatuan, eguzki plaka fotoboltaikoak jartzekoak dituzte argi indarra lortzeko eta Kiroldegiko teilatuan eguzki plaka termikoak ur beroa lortzeko. Hala azaldu zuen atzo Iñaki Arratibel Ingurugiro zinegotziak Udaletxeko teilatuan bertan. Energiaren Euskal Erakundea ari da administrazioetan eguzki plakak jartzea bultzatzen eta Hernaniko kasuan inbertsioa berak egingo du seguruenera. Inbertsioa berak eginda berak kudeatuko luke hor ateratako energia eta 8 urtetara udalak erosi ahal izango lizkioke plakak. Udaletxe eta Kiroldegiko instalazio bakoitza 36.000 euro inguru kosta liteke, hori oraindik zehazteko badago ere, eta instalazioek 25 urte inguruko bizitza izango dute. Hitzarmena gaurko plenoan eztabaidatuko da. Plakak Udaletxean fotoboltaikoak. Energia lortzeko balio dute eta Iberdrolari saltzen zaio. Kiroldegian termikoak. Ur beroa lortzeko balio dute eta kiroldegian bertan erabiliko da ur bero hori. 36.000 euro inguru kosta liteke instalazio bakoitza. 25 urteko bizia dute plakek gutxi gora behera. Gaurko plenoan eztabaidatuko dute Energiaren Euskal Erakundearekin egin beharreko hitzarmena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!