Hernaniko Udalak tailerrak antolatu ditu seme-alabak eskola adinean dituzten gurasoentzat, Unibertsitateko GEUZ taldearekin batera. Helburua da familia barruko gatazkei irtenbidea bilatzea. Lucia Gorbeña talde honetako hezitzailea da eta tailerraren nondik-norakoak azaldu ditu.
Noiztik ari zarete horrelako proiektuetan, non dago tailer hauen jatorria?.
SEI urte inguru daramazkigu lanean, baina Hernanin lau urte badira hainbat
ikastetxeekin hasi ginela. Udaletxeak lagunduta berriz bi urte daramazkigu,
Eusko Jaurlaritzaren Bakerako Heziketa programaren bidez.
Beraz, jadanik badago jende multzo bat tailer hauetan parte hartu duena...
Bai, 50 lagun inguruk jadanik formazioa jaso dute. Orain eskola esparrutik
komunitate esparrura pasatu gara eta edozein gurasok parte hartu dezake, berdin
dio zein ikastetxeetan dituen seme-alabak.
Bi tailer mota daude, oinarrizkoa eta aurreratua. Zertan ezberdintzen dira?
Oinarrizkoan gatazkak konpontzeko estrategia familiarrak lantzen ditugu:
komunikazioa, emozioak manejatzea, inplikazioa, negoziaketa seme-alabekin...
Aurreratuan berriz gehiago sakontzen saiatzen gara eta aurretik formazioa jaso
dutenei zuzendurik dago tailer hau. Bertan lantzen da, esate baterako, bi seme-alaben
arteko bitartekaritza nola egin eta familia bilerak diseinatzen dira,
elkarrizketa gauzatzeko.
Tailerrean parte hartzen duten gurasoek zein duda dituzte? Zer bilatzen dute
bertan?
Etxean dituzten arazoak konpondu nahian etortzen dira: ikastolara joateko
garaian seme-alabekin dituzten liskarrak, etxera bueltatzeko ordutegi arazoak...
Baina gero konturatzen dira, etxe barruko gatazkei irtenbidea emanda, kaleko
gatazkei modu egokian aurre egiteko gai izaten direla seme-alabak.
|
Oraindik plazak libre geratzen dira tailerretan TAILER batzuk jadanik martxan dauden arren gehienak urtarrilean hasiko dira eta plazak badaude oraindik bertan apuntatu nahi duenarentzat. Euskarazko eta erdarazko tailerrak dira, bai basikoan eta baita aurreratuan ere. Tailer bakoitzak 16 orduko iraupena du, bi orduko zortzi saiotan banaturik eta astean egun batean izango da saioa. Izena emateko Hernaniko Udaleko telefono zenbaki hauetara deitu daiteke: 943 335021 eta 943 551808.
|