Hernanik, Gorengo mailan, 3 eta 1 galdu zuen atzo Aretxabaletaren kontra jokatutako partidua. Aretxabaletak 3 golak aurreneko zatian sartu zituen eta bata bestearen atzetik eta partidua beregantu zuen. Hernanik bigarren zatian asko presionatu zuen baina ez zuen partiduari buelta ematea lortu. Gola Iñigo Vilak sartu zuen.
Bestetik, bihar, Labaien torneoko partiduak jokatuko dira Zubipen: arratsaldeko 17:00etan R.Sociedad/Añorga jokatuko da eta 19:00etan Hernani-Lengokoak. Finala datorren larunbatean jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!