Hernanik Neguko Kopa irabazi du

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 19a, 02:00

Hernanik Neguko Kopa irabazi du Zarautzen kontra jokatutako finalean. Emaitza 53 eta 76 izan zen hernaniarren alde. Lehenengo partidua 51-46 irabazi zuten, baina ez zuten aurreneko partidu horretan ateratako tantoen beharrik izan. Hernanik espero zuena baino errazago irabazi zuen, fin aritu baitzen. Orain urtarrila arte atsedenaldia dute, Federazio Txapelketan hasi arte. Bertan jokatuko dute Gipuzkoako 1 eta 2garren mailako junior mailako taldeek. Aurreneko 12 taldeak 1garren mailan jokatuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!