Sahararen aldeko janari bilketa antolatzeko bilera dago bihar

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 19a, 02:00

MARTXAN da Sahararen aldeko bigarren euskal karabana eta antolatzen hasteko bilera deitu dute bihar. Otsailean aterako da karabana Sahara aldera eta helburua da ahalik eta elikagai gehiena ematea Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetara, premia haundian baitaude bertan. Urtarrilaren 22an bukatuko da janaria biltzeko kanpaina. Herritarrei eskatuko zaie herrian zehar jarriko dituzten kutxa ezberdinetan uztea, atuna oliotan, azukrea eta konpresak. Laguntza ekonomikoak ere egin daitezke honako kontu honetan: Euskadiko Kutxa 3035 0080 94 0800054177 . Karabana antolatzen dute Saharar Herriaren Lagunen Euskal Elkarteen Koordinakundeak, Euskal Fondoaren laguntzaz. Bilera arratsaldeko 19:30etan da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!