cUdaltzaingoaren bulegoak Agustinatako lokal berrietara aldatuko dituzte

Kronika - Erredakzioa 2005ko abe. 19a, 02:00

UDALAK erabaki du Udaltzaingoaren bulegoak Agustinatako lokal berrietara aldatzea. Antxon Costa zinegotziak gogorazi du zerbitzuko arduradunak aspalditik zebiltzala lokal haundiago eta egokiago batzuk eskatzen, ´Udaletxeko beheko solairuko bulego prekarioak baina egokiagoak` azaldu du. Antxon Costak dio zerbitzuko arduradunak pozik daudela erabakiarekin, Agustinatako lokala egokia dela uste baitute: herri erdigunean kokatzen da eta berria izanda egokitu ahal izango da zerbitzuaren beharretara. Udaltzaingoaren egoera hobetzeko hasiera batean bi aukera izan zituen Udalak esku artean. Aukera bat izan zen Udaltzaingoa anbulategi zaharrarera pasatzea, baina horrek ekartzen zuen bertan zeuden zerbitzuak beste lokal batzuetara aldatzea eta azkenean Agustinatako lokala egokiagoa dela erabaki dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!