Herriko koruak parrokian

Kronika - Erredakzioa 2005eko abenduaren 17a

Joan den ostiralean gabonetako kanta kontzertua eman zuten herriko koruek Parrokian, Kantuz abesbatzak antolatuta. Parrokiko abesbatza, Elizatxo, Urumea, Inmaculada eta Langilekoak, Doinu Zale musika Eskola, Hernani Musika eskola, Ozenki Abesbatza, eta Kantuz abesbatzak eskaini zuten kontzertua: herri erdia kantuan aritu zen beraz, eta beste erdia entzuten, Parrokia gainezka baitzegoen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!